XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Begiraiozue horri! Alajaina!.

- Nik ez dakit jendeak nondik ateratzen duen dirua.

Eta orduan esaten zuen norbaitek: - Baina ez al dakizu, ba, Aurrezki Kutxan tokatu zaiola?.

Horrela iragan ziren asteak eta hilabeteak.

Zuritu ziren mendiak, horitu ziren gariak eta udako gau izartsu batean....

Ketruxa telebistaren aurrean zegoen pelikula bat ikusten.

Bi emakumerekin maitemindurik zegoen gizon baten historia zen.

Biek lehenbailehen ezkondu nahi zutela esaten zioten eta gizonak....

Baina hantxe eten zen Ketruxarentzat pelikularen haria.

Zutitu eta egongelako leihoa ireki zuen.

Bere autoaren bozina hotsak altxarazi zuen.

Katua miauka hasi zen, berak ere ongi ez zekien zerbait gertatzen ari zela iragarriz.

Hantxe zegoen auto gorria, etxe aurrean, egunero aparkatu ohi zuen leku berean.

Hezurretarainoko zirrara sartu zitzaion Ketruxari autoak barruko argia pizturik zeukala konturatu zenean.

Katamix ez zen gelditu ere egiten zalapartaka eta miauka.

Hala zebilela, leihoko lorontzi bat bota zuen eta mila puska eginda geratu zen espaloi grisaren gainean.